Berriak

Atzealdea Abenduaren 19an zerbitzu publikoetan deituta dagoen grebarekin bat egingo dute Zestoako Udaleko langileek

Gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira egun guztian zehar.

2023·12·15


Datorren asteartean, abenduak 19, zerbitzu publikoetan deituta dagoen greba deialdiarekin bat egingo dute Zestoako Udaleko langile guztiek, ondorioz honako udal eraikinak itxita egongo dira: kiroldegia, liburutegia, udaletxeko harrera eta gainerako zerbitzuak.

Langile guztiek greba egingo duten arren honako gutxieneko zerbitzuak izango dira asteartean:

  • Gizarte zerbitzuek eskaintzen duten etxez-etxeko zaintza zerbitzuaren arreta pertsonala.
  • Bake epaitegia.
  • Udaltzaina.
  • Zestoako eta Arroabeko haurreskoletako garbiketa.