Zestoa 2030 Herri Plangintza Zestoako Udalak datozen hamar urterako bideorria definitzeko abiatutako prozesuaren emaitza da. 2020an eman zitzaion prozesuari hasiera eta aldebikoa izan da: SIADECO ikerketa aplikatuko taldea eta Euskalit erakunde publikoa izan ditu udalak bidelagun, lankidetza hitzarmenak tarteko. Duela urtebete hasitako prozesuaren emaitza dira hurrengo bi dokumentuak; lehen fasean egindako diagnostikoa, alde batetik, eta bigarren fasean egindako plan estrategikoa, bestetik.
Dokumentuak deskargatu
“Zestoa 2030” izeneko Herri Plangintza idatzi aurretik, diagnostiko faserako egindako partaidetza prozesuaren emaitza jasotzen du.
Dokumentuak deskargatu
Udalak jarraitu beharreko gidalerroak eta kudeaketa eredu berri baterako oinarriak. Zestoako Udalaren hurrengo 10 urteetarako lehentasunak markatzen ditu.
Gaiarekin lotutako albisteak