Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Web edukia bistaratu

Txupinazoa 2017

Zestoako amabirjinetan txupinazoa botako duen pertsona edo taldea aukeratzeko Zestoako Udalak, 2017ko uztailaren 7an egin zuen deialdiari erantzunez, honako proposamenak jaso dira:

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zestoako trikiti elkarte berria

Elkarte berria eta anitza

Trikiti elkarte berria

Herriko hainbat herritar, adin desberdinetakoak, uztartzen dituen elkarte irekia; bertan, euskal musika eta jai giroa sustatzen dituzte.

Web edukia bistaratu

Iñaki Azkune Mendia, historialaria

Herriko historialaria

Iñaki Azkune Mendia

Herriko historia ezagutzeko egin dituen ikerketa lan garrantzitsuengatik.

Web edukia bistaratu

Ikurriñaren aldeko herritarrak

Inposaketaren kontra

Ikurriñaren aldekoak

Inposaketaren aurrean zestoarrok babesa eskaintzea. Zestoarron sentimendu eta nahiak zapaldu eta herritarron borondatea zapuztea besterik bilatzen ez duten agindua egon delako (udaletxeko balkoian Espainiako bandera jartzea). Gogoratu, azken herri galdeketan, zestoarrok euskal estatu burujabe baten alde agertutako jarrera.

Web edukia bistaratu

Aitor Salegi Martija

Ipuin sariduna

Aitor Salegi

“Gazte Hitzak” ipuin eta kontakizun laburren lehiaketan, euskarazko modalitatean, 19-25 urte bitartekoen artean, sari nagusia eskuratu izanagatik.

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zestoako Interpretazio eskola

Antzerki zaletasuna

Interpretazio eskola

Azpeitiko antzerki topaketatan, ikuslegoaren saria jaso zuelako Sweeney lanagatik, eta herrian antzerki hamabostaldia antolatzeaz, bertan sortu duen zaletasuna eta erantzun onagatik.

Web edukia bistaratu

Erralla bertso eskola

Bertsogintza

Erralla bertso eskola

Euskal Kultura eta sormena lantzen duelako.

Web edukia bistaratu

Auzolanen irudiak: Santa Engraziko erlojua, Lauiturrieta, Sastarrain erreka

Auzolana

Auzolanean ibilitako herritarrak

Zestoaren alde, auzolanean jardun izan duten guztien izenean: Santa Engraziako ermita eta erlojua zaharberritzen; Lauiturrietako garbilekua berritzen; ibai eta bide bazterrak garbitzen...

Web edukia bistaratu

Julian Serrano Martin, organista

Organista

Julian Serrano

35 urtetik gora Zestoan organo-jole (Amabirjin festetan ezinbestekoa izan da bere lana) eta organoa mantentzen zaintzen, txukuntzen, konpontzen eta erakusten egin duen lana. Danbolin aldizkariko kolaboratzaile, erregeen kabalgatan ere urteetan ibili da lanean. Irakasle eta ikertzaile modura ere, beti Zestoa ahotan (Jose Maria Odriozolari buruzko liburua...). "Zalaparta handirik gabe" herriari eman dion guztiagatik.

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Itxaropena dantza taldea

Dantza

Itxaropena dantza taldea

Urtero antolatzen duten jaialdi hori asko gustatzen zaielako, eta lan handia egiten dutelako hori prestatzen (Herriko nerabeek Herri Hezitzailea proiektuaren barne proposatutakoa)

Web edukia bistaratu

Jon Alberdi Etxabe, kirolaria

Lasterkaria

Jon Alberdi

Azken urteotan lasterketak irabazi edota podiumean dabilen herriko kirolaria izateagatik. Nahiz eta zuzenean ez duen kirola sustatzen, norbanako bakoitzak ikus dezake lanaren eta esfortzuaren ondorioz helburuak lor daitezkeela. Emaitzak: Goizutrail-en lehendabizikoa, 2017ko maiatzean. V. Iñaki Ruiz lasterketan irabazle. VIII. Flysch Trail 3. postuan. Arnoko XIII. Lasterketan irabazle.

Web edukia bistaratu

Ondorengo proposamena ez da zerrendan sartu, helburu berdina zuen Herrira Plataformak 2012an bota zuelako txupinazoa:

Presoen eskubideen defentsan lan egin duten herritarrak. Euskal Presoen eskubideen zapia udaletxeko leihotik kentzeko agindua egon da. Gogoratu, konponbide garaiotan, bai udalak bai herritarrok urtetan zehar erakutsi dugun presoen eskubideen aldeko borondatea.

Habiaratutako portletak
Web Form
Txupinazoa zeinek botatzea nahi duzu?

Bost proposamen egin ditzakezu: garrantzitsuenaren arabera, 5, 4, 3, 2 eta puntu 1 eman ahal diezu.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.