Komunikazio kanalak

Zestoako Udalak herritarrengana hurbiltzeko martxan jarri dituen komunikazio kanal berrien artean Telegram kanalaren, buletin elektroniko baten, Instagram kontuaren eta udal aldizkariaren sorrera aurkitzen dira. 

Kanal horien bidez gai desberdinei buruzko informazioa zabalduko dugu, baina aipagarria da Zestoaren sormena eta kultur ekoizpena balioan jartzeko hilabeteko kultur agenda bat sortu dela eta herriko puntu eta auzo ezberdinetan kokatzeaz gain, webgunean, Telegram kanalean, buletin elektronikoan eta sare sozial–etan ere zabalduko dela. 

Herriko gazteengana heltzeko, Facebooken egoteaz gain, Twitter eta Instagram sareetan ere presente eta aktibo egongo gara, beraientzat interesa izan dezakeen edukia argitaratuz. Bestalde, digitalki mugitzen ez diren horientzako, betiko euskarri fisikoez gain, udal aldizkaria argitaratuko da. Zortzi orrialdez egongo da osatuta eta udalak eskuartean dituen proiektuen informazioa jasoko du bertan.

Gainera, udala APP berri batean ari da lanean, Zestoa, geuk egina laster jarriko dena martxan. Honen bidez, herritarrek udalerrian aurkitzen dituzten kalteen berri eman ahal izango dute eta albisteak eta agenda kontsultatzeko aukera ere izango dute.