BAZKIDETZA

BAZKIDETZA

Zestoako kiroldegian abonua ateratzeko hainbat aukera daude iraupenaren eta abonatzen den pertsonen/pertsonaren arabera. Iraupenari dagokionez, urtekoa, sei hilabetekoa edo proportzionala izan daiteke, urtekoa proportzioan merkeena izanik. Bestetik, abonuaren tasa ere ezberdina izango da familiarra edo banakakoa bada. Banakako abonuetan bi adin tarte bereizten dira: 16-24 urte bitarteko ikasleak eta 65 urtetik gorakoak, eta 16 urtetik gorakoak. 

Familia-abonuei dagokienez, ondorengoak izango dira abonu hauen onuradun: ezkontideak edo legezko tutoreak, eta 16-24 urte bitarteko oinordeak edo tutelatuak. Bestalde, etxebizitza berean erregistratu eta erroldatutako izatezko bikoteek ere familia-abonua egin ahal izango dute.

 

Jarraian, urteko bazkidetza-kuotak azaltzen dira:

 

Bazkidetzaren ordainketa hiru modu ezberdinetan egin daiteke:

  1. Erreziboa banketxean helbideratuz, horretarako aldez aurretik SEPA zuzeneko zordunketaren helbideratze agindua sinatu beharko da. Kuotak zatika ordaindu ahal izateko (bi zatitan errekargurik gabe), ezinbestean ordainketa modu hau aukeratu behar da.
  2. Kreditu edo zordunketa txartel bidez.
  3. Dirua ondorengo kontu korronteetako batean: Erabiltzailearen izen abizenak + bazkide jarri beharko da kontzeptuan. KUTXABANK: 20955033151061078548

Bazkidetza orria.

 

Hobariak

Jarraian azaltzen diren hobariak Kiroldegiko abonatuen kuoten tasetan soilik ezarriko dira. Beraz, Kiroldegiko beste ekintza batzuetan, ikastaroak, alokairuak edo bestelako ekintzetan ez dira beraien prezioen gainean beherapen hauek ezarriko.

Hobari hauek eskuratzeko eskaera orria aurkeztu beharko da eta honekin batera dagozkion ziurtagiriak.

 

 

Kiroldegiko bazkideek kiroldegiko instalakuntza oro erabiltzeko aukera dute, kiroldegia irekita dagoen egutegi eta ordutegian. Bizikleten gelan txirrindularitza birtualeko saioak eskaintzen dira, eta bazkideek nahi bestetan jaso ditzakete saioak.

 


 

Horrez gain, Kiroldegian hainbat ikastaro eskaintzen dira: yoga, senior fit, OKI, total training... Horietan parte hartzeko kuota ezberdina da bazkide izan edo ez.  Jarraian, kuoten prezioak azaltzen dira: