Berriak

Atzealdea “Egañazpi. Ezink esan polita ez dela...” liburuaren aurkezpena izango da larunbatean

Liburuaren egilea eta Egañazpiren senitartekoak izango dira aurkezpenean.

2024·02·13


Datorren larunbatean, otsailak 17, Egañazpi. Ezink esan polita ez dela... liburuaren aurkezpena izango da 12:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Joxe Mari Urbieta Egañazpi aizarnarraren bizia jasotzen du liburuak. Egañazpik, Faustino Azpiazu Sakabirekin batera Sakabi eta Egañazpi trikitilari bikote ospetsua osatu zuen eta 1970ean Euskal Herriko Trikiti Txalpeketa irabazi zuten.

Ekitaldian, Mikel Arregi Urrutia, Zestoako alkatea; Itsaso Elizagoien, Euskal Herriko Trikiti Elkarteko ordezkaria; Gorka Erostarbe Leunda; liburuaren egilea eta Egañazpi familiaren ordezkaria izango dira.