Agenda
Atzealdea

Umeak kalera ateratzeko GOMENDIOAK

Hainbat segurtasun neurri bete beharko dira
26 API
2020 | COVID19 - koronabirusa

Umeak kalera ateratzeko izango duten aukera dela eta,
Zestoako Udalaren Gomendioak

Haurrak paseatzera ateratzeko GOMENDIOAK

Zestoako Udalak igandetik aurrera umeak kalera ateratzeko izango duten aukera dela eta, ondoko gomendioak eman nahi dizkie gurasoei:

  1. Gaur, apirilak 23, plazaratu den araudiaren arabera, igandea apirilak 26tik aurrera, 14 urtera arteko umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izango dira, goizeko 9:00etatik arratseko 21:00etarako tartean.

  2. Beti ere, guraso edo adinez nagusia den anai-arreba batek lagunduta eta guztiak familia unitate berean bizi diren kasuetan soilik.

  3. Jostailuak atera ahal izango dituzte baina jolas parke zein kirol eraikuntza publikoak ezingo dira erabili eta urruntze neurriak zorrotz bete beharko dira. Umeek COVID 19a hartzeko erraztasun berezia dutenez, umeen pilatzea saihestu egin behar da.

  4. Araudiak etxetik kilometro bateko distantziara urruntzea baimentzen du eta gure kasuan honek hiri eremutik atera eta landa eremura joateko aukera ematen digunez, Zestoako herri gunean ondorengo eremuen artean ibiltzea gomendatzen da:

  • Zestoa eta Bainuetxea
  • Zestoa eta Sastarrain bailara
  • Zestoa eta Iraeta arteko bidegorria

  1. Auzoetako umeak ere kilometro bateko erradioan ibili ahal izango dira, aurretik aipatu diren arau berdinak beteaz.

  2. Zestoako Udalak, neurriak betetzerakoan herriko guraso eta haurrek orain arte izan duten pazientzia bereziki eskertu nahi du eta etorkizunean ere neurriak zorrotz beteaz, gure herria gaitzetik ahalik eta urrunen mantentzearen aldeko borrokan herritar guztiei animoak eman.