Noticias

Atrás Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan sei proiektuk egingo dute aurrera

Prozesuaren balorazioa ona izan da eta auzoetako parte hartzea handia izan da.

08·05·2024


Atzo, maiatzak 7 asteartea, egin zen aurrekontu parte-hartzaileen azkeneko bilera eta bertan jakinarazi ziren bozketa fasean bozka gehien izan dituzten proiektuak zein izan diren. Guztira 231 herritarrek eman dute euren bozka eta auzoetako parte hartzea handia izan da. Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren balorazioa ona izan da orokorrean.

- 60.000 euroko aurrekontuan sartzen diren proiektuak honako hauek dira:

Iraetako frontoia itxi (85 bozka)

Uztapide Plazako haur parkearen eraberritzearen bigarren fasea garatu, haurrek jolasteko elementu gehiago ipinita (77 bozka)

Arroa Beheko pilotalekuari atea ipini, neguko hotzetik babesteko (63 bozka)

Aizarnako frontoia ixteko lanei jarraipena eman (43 bozka)

Herri bideak garbitu (12 bozka)

raetako Kultur Etxera igotzeko atea ipini eta altzariak erosi (16 bozka)

 

* Argazkia: Danbolin