Saltar al contenido

Título y logo de la página

 

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Imagen de páginas interiores

Aplicaciones anidadas

Zestoarren erretolika

Zestoarren erretolika (azala eta .pdf dokumentua)Irudian klikatuta liburua .pdf formatoan deskargatu ahalko duzu.

Zestoarren erretolika

Eskuartean duzu, adiskide, Zestoa izeneko herri honetan euskaldun sortu eta euskaraz bizi diren gure herritarrek, bereziki, gure aitona-amonek, hitzetik hortzera erabili eta ahoz aho transmititu dizkiguten hitz, esamolde eta esapide bilduma.

Zestoarren erretolika bezala bataiatu dugu; ez hizketaldi luze eta aspergarria izendatzeko, baizik eta hitz egiten gutxik eramango dioten hainbat zestoarren euskara dotorean egindako jarduera izendatzeko. Gauza jakina da, izan ere, nahiz eta gizakion begiek berdin ikusi, ez dituela haren gogoak modu berean hitz bihurtzen eta, beraz, hemen biltzen den esamolde-bilduma honek lagunduko al digu gu gazteon belarriak, pixka bat behintzat, gozatzen.

Garbi dago Zestoan gure aitona-amonek ez dutela erdararen laguntzaren beharrik izan elkarrekin jolastu, haserretu, lan egin, elkarri adarra jo edo maitasun-sentimenduak hitzez adierazteko. Ez dute euskaraz dihardutenean zerbait adierazteko (edozer delarik ere “zer- bait” hori) gaztelerara jo beharrik sentitu. Beren bizitzaren eginbehar guztiak euskara hutsean egin dituzte, horretarako gaitu baitute beren herriko hizkera.

Eta horretxen adierazgarri xume bat besterik ez da hiztegi forma duen bilduma hau; ez, haatik hiztegi hotz eta urrutikoa, gure-gureak ditugun esamoldeen oihartzuna dakarte, bizimoduak emandako eskarmentuaren eta jakituriaren lekuko zuzen diren gure aitona- amonen oihartzuna.

Zestoarren erretolika

Agurtzane Azpeitia Eizagirre

Zestoako Udala, 2003