Agenda

'Udan zer Zestoan?': Itxaropena Dantza Taldea

19:00etan, plazan
18 SEP
agenda | Zestoa | Cultura | 2020

Oharrak:

 

  • Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
  • Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
  • Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
  • Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin.eus edo zestoa,eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
  • Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
  • Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
  • Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
  • Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.

Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:
Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea.  
943 868 811

 

 

Itxaropena dantza taldea

Dantzari taldeak brokel-zikloa eskainiko du; Gipuzkoako dantzen sorta. XIX. mendean ohikoa zen brokel-dantza Gipuzkoako herrietako jai nagusietan eskaintzea. Dantza-maisuek gazte talde batekin dantzak prestatu, eta herriz-herri eskaintzen zituzten emanaldiak. Badira 1928ko Zestoako jaietako irudiak dantzari gazteak brokel-dantzako dantzak dantzatzen. Aurtengo udan Itxaropena dantza taldeko kideek dantza horiek prestatu eta aurkeztuko dituzte.