Iragarki-taula
Atzealdea
Zestoako festak antolatzeko bigarren bilera
22an aurreikusita zegoen baina aldatu egin behar izan da egunez
21 EKA
Zestoa | Herriko jaiak | 2022
Pasa den bileran (ekainak 8), festetako egunak errepasatu ziren eta ekitaldi nabarmenenak kokatu (zekorketak, paella...).
Hasiera batean, festak irailaren 7an, 19:00etan abiatzea hobetsi zen. Zalantzak izan ziren, ordea, noiz bukatu erabakitzerakoan: irailaren 10ean, larunbata, edo 11n, igandea.
Halaber, erabakitzeke geratu zen noiz egingo ziren (proposamenik balego) pilota jarduerak eta umeen bazkaria.
Horrela bada, bilerako gai nagusiak honakoak izango dira:
- Festen amaiera eguna finkatzea.
- Egitarauaren eskema bat prestatzea, ekitaldi nagusiekin.
- Txupinazoa nork bota aztertzea...
Eguna: ekainaren 21a, asteartea (22an aurreikusita zegoen baina aldatu egin behar izan da egunez)
Ordua: 19:30
Lekua: Alonderoko udal aretoa