Iragarki-taula
Atzealdea

Kiroldegiko bazkideentzako oharra

COVID-19ren kontrako protokoloak eguneratzea
6 URR
Zestoa | Kirola | 2021 | COVID19 - koronabirusa

COVID-19 pandemiaren kontrako protokoloak egungo egoerara egokitu ahala, kiroldegiko araudiak ere bai. Beraz, aurrerantzean,

  • ez da sartzeko ordutegi berezirik egongo,
  • ezta barruan egoteko denbora-mugarik ere

Beraz, irekita dagoen bitartean, sartu ahalko da.

Halere, edukiera kontrola derrigorrezkoa izango da eta beti musukoa jantzita eraman beharko da.

Azkenik, 16:00etatik 17:30era, gazteentzako ordua denez, 12 eta 15 urte bitarteko bazkide gazteek lehentasuna izango dute spinning aretoan.

Gogorarazten ditugu kiroldegiko ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera 08:30 – 21:00
  • Larunbatetan 09:00 – 13:00 eta 16:00-19:00

Spinning ikastaro birtualen ordutegi berria:

Astelehenetik ostiralera
55 min 30 min
08:45  
  09:45
10:30  
  11:45
12:30  
  13:45
16:15*  
  17:30
18:15  
19:30  

*gazte ordua

Larunbatetan
55 min 30 min
09:15  
  10:30
11:15  
16:15  
17:45