Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

 

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Euskaraldia 2. edizioa - logoa

Euskaraldia - 2. edizioa

Zer egingo dugu?

ZER EGINGO DUGU?

 

2018 bukaeran hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren baitan. Bigarren edizioan urrats berriak emango ditugu, eta norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika berriak bultzatzeko.

ZERGATIK ENTITATEAK?

ZERGATIK ENTITATEAK?

 

Lehen edizioan norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto bigarren edizio honetan. Eremu antolatu eta finkoak diren heinean, bertako kide guztiei zuzenean eragiten diete hizkuntzaren esparruan bertan hartutako erabakiek, baita ingurukoei ere, zeharka. Gainera, entitateei eremu horiek babesteko eta sustatzeko konpromisoa eskatuko zaie eta, epe luzerako helburuez ari garenez, ariketa amaitzean hizkuntza ohiturak aldatzeko hartutako urratsak egonkortzeko gonbita egingo zaie.

NOLA EGINGO DUGU?

NOLA EGINGO DUGU?

 

2020an Euskaraldiak, iaz egin moduan, belarriprestei eta ahobiziei proposatuko die, 15 egunetan, euren egunerokoan egin dezaten ariketa.
Baina horretaz gain, entitateek euskaraz mintzatzeko gai diren hiztun taldeak identifikatu beharko dituzte: ARIGUNEAK. Horrela, taldean ere hizkuntza-ohiturak euskararen mesedetan aldatzeko ariketa egin ahal izango dute.

HERRITARRAK: AHOBIZI ETA BELARRIPREST

HERRITARRAK: AHOBIZI ETA BELARRIPREST

Ahobizi

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut.
Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

Belarriprest

Belarriprest: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin.
Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

ENTITATEETAN: ARIGUNEAK

ENTITATEETAN: ARIGUNEAK

Arigunea

Euskaraz lasai aritzeko guneak dira, bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki baitute.
Entitatearen funtzionamenduan dagoeneko eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu.

ZEIN ENTITATEK HAR DEZAKETE PARTE?

Mota guztietako entitateek: erakunde publikoek, gizarte eragileek, enpresek, kooperatibek, kultur eta kirol taldeek, etab.; tokian tokikoek, eskualde mailakoek, lurralde batekoek zein Euskal Herri osokoek.

 

PARTE HARTU NAHI DUZU?

Informazio gehiago nahi baduzu: