COVID-19 dirulaguntzak - Inf. orokorra
COVID-19 izurriteak eragindako kalteak arintzeko dirulaguntzak
Dirulaguntzak internet bidez eskatu beharko dira, hauetako bide bat erabiliz:
- Online
- Udaletxean bertan. Horretarako inprimakia deskargatu, behar bezala bete eta Udaletxera ekarri.
COVID-19 dirulaguntzak - merkataritza eta ostalaritza
Tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu sektoreetako ekonomia indarberritzeko laguntzak
Deialdi honen xedea da baldintzak arautzea, honako helburuak dauzkaten dirulaguntzak emateko: Zestoako merkataritza, ostalaritza eta bestelako sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko
ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera.
Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko..
- Deialdia: GAO 215 (2020/11/10)
- Dirulaguntzak eskatzeko epea: abenduaren 1era arte
- Ebazpena
Dirulaguntza eskatzeko inprimakiak:
Eskaera aurkezteko moduak:
- Udalaren harrera bulegoan
- Eskaera telematikoa
COVID-19 dirulaguntzak - zaintza
Zaintza eta kontziliazioaren eremuan eragindako egoerak arintzeko laguntzak
Deialdi honen helburua da Covid-19ak, errenta baxuko familietan zaintzaren eremuan eragindako inpaktu ekonomikoari aurre egitea. Guztia lana eta zaintza ardurak uztartzeko asmoz. Familia eta lana uztartzeko laguntza hauen bidez, seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko pertsonen kontratazio gastuak familiei ekarri dien gastuen zati bat konpentsatu nahi da eta honekin batera zaintza eremuko lanak kontratu bidez lotzea ahalbidetu nahi da.
- Deialdia: GAO 144 (2020/07/30)
- Dirulaguntzak eskatzeko epea: irailaren 30era arte
- Ebazpena
COVID-19 dirulaguntzak - merkataritza
Jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak arintzeko laguntzak
Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko, norbanako,famili, komertzio txiki nahiz ostalartza establezimenduen itxierak, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzako udal dirulaguntzak emateko urgentziazko deialdia argitaratu du Zestoako Udalak.
- Deialdia: GAO 77 (2020/04/27)
- Dirulaguntzak eskatzeko epea: maiatzaren 19ra arte
- Ebazpena
DLYFormulario
Datu pertsonalen babesa
Datu pertsonalen babesa
- Tratamenduaren arduraduna: Zestoako Udala, Foru Plaza 1 – 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
- Datuen babesaren ordezkaria: dbo@zestoa.eus
- Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta dirulaguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.
- Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerako, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik eta botere publikoen jardunagatik.
- Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.
- Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideez baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere.
- Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean.