Covid-19, koronabirusa, hondakinak 2020·03·31
COVID-19n 'positibo' eman izana jakinaraztea eskatu du Udalak
OHARRA: Zestoako Udalak positiboa eman edota berrogeialdian dauden herritarrei dei egiten die beraien egoera Udalari edo Urola Erdiko Mankomunitateari jakinarazi diezaioten
covid-19 2020·03·23
Hirugarren adinekoentzat arreta pertsonalizatua
Hirugarren adinekoei dei pertsonalizatuak egingo zaizkie datozen egunetan. Zestoako Gizarte Zerbitzuetatik egingo zaizkie deiak, bizi duten egoera ezagutu eta izan ditzaketen beharren inguruko informazioa jasotzeko.
covid-19, kiroldegia, ikastaro birtualak 2020·03·23
Kiroldegiko ikastaro birtualak etxean egin ahal izango dituzte bazkideek
Kiroldegia itxita dago eta hala jarraituko du hilabetez, gutxienez. Bazkideek ikastaroak etxean egin ahal izateko mezua jasoko dute posta elektronikoz, Telegim.t helbidetik.
covid-19 2020·03·16
Adinduei erosketak egiteko zerbitzua jarriko da martxan
Erosketak egiteko zailtasunak izan ditzaketen pertsonei bideratutako zerbitzua izango da eta asmoa da familia edo babes sarerik ez daukaten pertsonak artatzea.
covid-19 2020·03·16
Udalaren gomendioak, irekita dauden dendetako langile eta erosleei
Guztion osasun baldintzak bermatzeko eta birusaren zabalkundea ahalik eta gehien murrizteko, komertzioetarako aholku zerrenda bat egin du udalak.
covid-19 2020·03·16
Zestoako Udalaren gomendioak koronabirusa eta alarma egoeraren aurrean
Asteburu honetan Espainiako gobernuak onartutako dekretuak herritarren mugimenduak mugatu ditu.
Covid-19 2020·03·13
Covid-19 birusaren hedapena murrizteko helburuz hartutako neurriak
Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eremuko jarduera guztiak etetea erabaki zuen atzo eta horren aurrean bestelako neurriak hartu ditu gaur Zestoako Udalak, birusaren hedapena gutxitzeko asmoz.
oharra 2020·03·02
Martxoaren 24a egingo da HAPO aurrerakinaren aurkezpena
Asteazken honetarako iragarri bazen ere, aurkezpena atzeratzea erabaki da, Zestoako Udalak bat egiten baitu Bargaztak taldeak antolatu duen "Feminismotik (h)astea"-rekin