Kirola 2020·07·01
Iraeta futbol-zelaiko taberna eta futbol-zelaia
Erreserba bidez erabili ahalko dira
antzerki astea, ZAA!20, kalea 2020·06·30
Zestoako Antzerki Astea abian da
Aurtengo edizioa kalean egingo da, baldintzak COVID-19ak eragindako pandemia egoerara egokituta
covid-19, koronabirusa, maskarak, musukoak 2020·06·25
Maskara berrerabilgarriak etxez etxe banatzen hasi da Udala
Auzolanari esker egin dira maskarak, herriko berrogei jostun boluntarioren lanari esker. Banaketa ere boluntarioek egingo dute.
covid-19, koronabirusa, normaltasun berria 2020·06·19
Herriko jolas-parkeak zabalik daude gaurtik aurrera
Eusko Jaurlaritzak alarma-egoera indargabetzearekin batera baimendu du herrietako jolas-parke irekiak zabaltzea eta herriguneko zein auzoetako jolas-parke publiko guztiak zabaldu ditu gaur Zestoako Udalak
covid-19, koronabirusa, kiroldegia, ordutegia 2020·06·18
Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da astelehenetik aurrera
Edukiera eta desinfekzioa kontrolatu ahal izateko tartekako itxialdiak egiten jarraituko du kiroldegiak, baina itxialdiak laburragoak izango dira.
hondakinen mahaia, hondakinak, bilketa, ingurumena 2020·06·17
Hondakinen Mahaiaren bilera egingo da astelehenean
Bileraren helburua Hondakinen Mahaia berriz martxan jartzea izango da, egungo sistemaren jarraipena egin eta hobekuntzak egiteko.
Arroabea, GI-631, autobus geltokia, bide berdea 2020·06·17
Martxan da Arroabea eta bide berdea lotuko dituen obra egiteko lehiaketa publikoa
GI-631 errepidean oinezkoen segurtasun baldintzak hobetzea da helburua, bertan kokaturik dagoen Zestoa-Zumaia geltokiranzko irisgarritasuna eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen bide berdearekin lotura segurua bermatuko ditu.
covid-19, koronabirusa, enplegua, orientazioa, Iraurgi Berritzen, Udala 2020·06·12
Enplegu eta orientazio zerbitzua martxan izango da datorren astean
Asteartetik aurrera hasiko da Iraurgi Berritzen berriro aholkularitza zerbitzua eskaintzen, ohi bezala.
Urola Erdiko Mankomunitatea 2020·06·09
Bolumen handikoen bilketa berriz ezarriko da ekainaren 10etik aurrera
Urola Erdiko Mankomunitateak bere osotasunean berreskuratu ditu zerbitzu guztiak
covid-19, koronabirusa, pilotaleku irekiak, jolas-parkeak 2020·06·09
Pilotaleku irekiak erabili ahal izango dira gaurtik aurrera
Federatuek binaka erabiltzeko aukera zeukaten orain arte, aurrerantzean erabilera zabalduko da, betiere distantzia eta osasun-neurriak errespetatuta.