2023·04·11
Zubimusu kalean, Urola ibaiaren ondoan dagoen pasealekua berritu du Udalak
PAsa den astean amaitu dira berritze lanak.
2023·04·03
Zestoa Geuk Egina aplikazioa martxan
Zestoarrek kalean ikusi ditzaketen edozein intzidentziaren berri udalari zuzenean helarazteko balioko du.
2023·03·29
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko protokoloa sinatu da
Zestoan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako protokoloa sinatu da gaur.
2023·03·22
Zestoa, Getaria eta Aizarnazabalgo udalak elkarlanean, zerbitzu honen garapena bideratzeko lanketa bateratu bat egitearen aukera ikusi da, hiru udalerrrietako errealitate sozial eta arazo sozialen antzekotasuna kontutan hartuaz.
2023·03·22
Udaleku irekiak, kirol udalekuak eta uda gazte
Zestoako Udalak udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazteko udalekuetarako koordinatzaileak eta begiraleak kontratatu nahi ditu
2023·03·10
Zestoako Udalaren ordezkaritza GRI Castings enpresako zuzendaritzarekin bildu da
Arroabeko Sansinenea Industrialdean dagoen GRI enpresak itxitze espedientea martxan jarri ondoren, Zestoako Udalak bere kezka adierazi nahi du, bertan dauden 61 beharginek euren lanpostua gal dezaketelako.
2023·03·10
Zubimusu kalean ezingo da aparkatu martxoaren 14tik 17ra, goizeko 7:30etatik 19:00tara
Datorren asteartean hasiko ditu Zestoako Udalak, Zubimusuko errepidea eta aparkalekuak asfaltatzeko lanak.
2023·03·06
Foru Plazaren berrikuntza lanen fase berri bat hasi du Udalak
2023. urtean Elizkale pareraino dagoen zatia berritzeko asmoa dago
2023·03·03
Gipuzkoako Foru Aldundiak Narrondo eta Iraeta arteko bidea egiteko lanak 2019an hasiko zirela agindu zuela, eta, “oraindik hitza bete gabe” jarraitzen duela salatu dute Mikel Arregi eta Iñaki Ostolazak.
2023·03·03
Piaspe egitasmoari buruzko Udal Gobernuaren mozioa onartu da
Udal Gobernuaren mozioak “herritarrekin adostutako trantsizio energetiko baten alde” egin beharra azpimarratzen du.