Adierazpenak 2019·11·29
Hiru adierazpen irakurri eta onartu ziren osoko bilkuran. Aho batez onartu ziren Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpena eta Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunekoa. Ehbildu-ko hautetsien aldeko bozkekin, berriz, Boliviako Estatu Kolpea salatzeko adierazpena.
Azaroak 25 2019·11·24
Indarkeria matxistaren aurkako eguneko elkarretaratze deialdiarekin bat egin du udalak
Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Egun horren harira Bargaztak talde feministak arratsaldeko 19:30ean plazan elkartzeko deia egin du.
Aurrekontuak 2019·11·19
Aurrekontu parte-hartzaileak egingo ditu udalak
Zestoako udalak inbertsiotarako kapituluko 50.000 euro bideratuko ditu herritarrek erabakitako proiektuetarako. Horretarako parte hartze prozesu bat egingo da, bi saiotan. Lehen saioa bihar egingo da, azaroaren 20an.
Endoia 2019·10·30
Endoiako Biltokia urriaren 31n irekiko da
Hiru hilabete itxita egon eta gero, bihar irekiko da Endoiako Auzo Biltokia.
Katalunia 2019·10·25
Kataluniako egoeraren aurrean adierazpen instituzionala onartu du Zestoako Udalak
Adierazpen instituzionala atzoko osoko bilkuran onartu zen, EHbilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.
kiroldegia, kirola 2019·10·25
Kirol eraikin berria azaroaren 4an irekiko da
Nahiz eta azaroaren 4an irekiko den, urriaren 28tik aurrera herritarrek bazkide egiteko aukera izango dute kiroldegiko harrera bulegoan.
ingurumena 2019·10·04
Gaika biltzeko zakarrontzi gehiago jarri ditu udalak
Bi zakarrontzi soilik zeuden puntu batzuetan lau jarri dira eta baita aurrez ontzirik ez zegoen puntu batean ere.
elkartasuna 2019·10·02
Nafarroa erdialdera 300 euroko dirulaguntza bideratzea aho batez onartu zen lehengo ostegunean egin zen ohiko osoko bilkuran.
Kultura 2019·09·24
Zestoako Udalak Benito Lertxundiren kontzertua antolatu du
Urriaren 26an izango da kontzertua, Zestoako kiroldegian.
Hauteskundeak, ingurumena 2019·09·23
Hauteskunde-propaganda etxera iristeari uko egiteko kanpaina abian da
Zestoako Udaleko harrera bulegoan eskuragarri egongo dira uko egiteko eskuorriak, propagandari uko egin nahi dioten herritarrek erraztasuna izan dezaten.