Berriak
Atzealdea

COVID-19n 'positibo' eman izana jakinaraztea eskatu du Udalak

OHARRA: Zestoako Udalak positiboa eman edota berrogeialdian dauden herritarrei dei egiten die beraien egoera Udalari edo Urola Erdiko Mankomunitateari jakinarazi diezaioten

2020·03·31


Zestoako Udalak gaur izan du Covid-19 birusarekin kutsaturiko lehen herritarraren berri, egunero bezala, eguerdian Osasun Sailak datuak argitaratu dituenean. Kutsaturiko herritarra ospitalean dago eta, Udalak jakin ahal izan duenaren arabera, hainbat herritar berrogeialdian daude, badaezpada.

Zestoako Udalak positiboa eman edota berrogeialdian dauden herritarrei dei egiten die beraien egoera Udalari (943 147 010) edo Urola Erdiko Mankomunitateari (943 857 319) jakinarazi diezaioten.

Datuen babeserako legea medio, Osakidetzak ezin dio Udalari informazio hori eman, eta oso garrantzitsua da Udalak datu horiek izatea hondakinen bilketan beharrezko neurriak hartu ahal izateko eta kutsatze arriskua gutxitzeko. Behin kasuaren berri izanda, Urola Erdiko Mankomunitatea arduratuko da positibo eman duenari edota berrogeialdian dagoenari hondakinak botatzeko jarraitu beharreko prozedura azaltzeaz.