Berriak
Atzealdea

Zestoako Udalak ‘Kursaal Eskura’ egitasmoarekin bat egingo du, eta ‘Giselle’ kontzertura joateko autobusa antolatu da

1
Kursaal Eskura proiektuak Kursaal Zentroak antolatzen dituen zenbait kontzertu eta ikuskizun interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu.

2022·05·16


Aurreko zenbait alditan bezala, oraingoan ere “Kursaal eskura” egitasmoan parte hartuko du Zestoako Udalak. Kursaal Eskura proiektuak Kursaal Zentroak antolatzen dituen zenbait kontzertu eta ikuskizun interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, doaneko autobus zerbitzua eskaintzen du. Oraingoan, honako kontzertura joateko autobusa antolatu da:


Maiatzak 29, igandea (Kursaal Auditoria, 19:00)

"Giselle"
Compañía Nacional de Danza
Joaquín de Luz, koreografia
 
(Sarrerak: 42 / 34 / 27 / 22 / 11 € / 3 € ordu gaztea)


Prozedura:

  • Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
  • Behin sarrera erosita, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute, Zestoako Udaleko kultur teknikariarekin harremanetan jarriz: 943 147123 / kultura@zestoa.eus
  • Autobusak GI-631 errepideko geralekuan hartuko da, 18:00etan.
  • Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Zestoa: 943 147123 / kultura@zestoa.eus). Behin erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
  • Izena emateko epea (autobusa / Ordu Gaztea) maiatzaren 23ean amaituko da. 
1