Berriak
Atzealdea

Zestoako Udalak hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora

Dagoeneko zabalik dago administrari laguntzaile lanposturako eta etxez etxeko laguntzako hiru lanpostuetarako izena emateko epea eta urriaren 27ra arte eman ahal izango da izena.

2020·10·12


Zestoako Udalak hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora agintaldi honetan eta hamabi lanpostu horietatik lauri dagozkien lehiaketak martxan daude dagoeneko. Administrari languntzaile lanposturako eta etxez etxeko laguntzako hiru lanpostuetarako izena emateko epea zabalik dago urriaren 27ra arte.

Udaleko lanpostu publiko asko behin-behinean egoteak herritarren aukera berdintasuna eta konkurrentzia askea urratzen dituela ikusirik, bere garaian udalak lan eskaintza publikorako proposamena onartu zuen eta proposamen hori oinarri hartuta jarriko dira martxan lanpostuak finkotzeko lehiaketa publikoak.

Esanda bezala, lau lanposturen lehiaketak martxan dira eta agintaldian zehar irekiko dira lan eskaintza osatuko duten beste zortzi lanpostuetarako lehiaketak. Hauek dira lanpostuak:

  • Administraria (dedikazio osoan).
  • Udaltzaina (dedikazio osoan).
  • Ingurumen teknikaria (%65eko dedikazioan).
  • Eginkizun anitzeko ofiziala (dedikazio osoan).
  • Eginkizun anitzeko langilea (hiru lanpostu, dedikazio osoan).
  • Garbitzailea (dedikazio osoan).

Behin lehiaketa publikoa amaituta, enplegu publikoa bere osotasunean egonkortuta uztea da Zestoako Udalaren helburua.