Berriak
Atzealdea

Zestoako Udalak garbitzaileen ordezkapenak egiteko lan-poltsa osatu nahi du

Lanbide enplegu zerbitzuaren bitartez eman behar da izena eta ostiral honetan amaituko da epea.

2020·11·03


Zestoako Udalak udal eraikinen garbitzaileen bajak, oporrak eta COVID-19ak sortutako ordezkapen beharrak betetzeko langileak behar ditu. Udalaren lan poltsa, beste hainbat erakunde publikoetakoa bezala, agortuta dago eta, ondorioz, Zestoako Udalak garbitzaileen ordezkapenak egiteko Lanbide enplegu zerbitzuaren bidez egin du eskaintza.

Izena emateko epea azaroaren 6an, ostiral honetan, amaitzen da eta Lanbiden eman behar da izena, telematikoki edo bulegora bertaratuta.