Berriak
Atzealdea

Zestoako Udalak festa egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren oinarriak jakitera eman ditu.

Azken urtetako ohiturari jarraituz, Zestoako Udalak festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan.

2022·07·29


Lehiaketan parte hartzeko, beharrezkoa da Zestoan erroldatuta egotea. Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake. Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute, neurri honetakoak: 21 x 21 cm.

Lanek, ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Amabirjinak 2022, Zestoa Herri Jaiak 2022 edo Zestoa Festak 2022. Irabazleak 250 euroko saria lortuko du.

Lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana), beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.

Epaimahaia Kultura eta Ondare Batzordeko kideek eta hark izendaturiko beste adituen osatuko dute. Lanak aurkezteko epea: abuztuak 11a, Zestoako Udaletxean (Fernando Arzallusi). Saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango da, eta horrek argitaratzeko eskubidea izango du. Kasu honetan, egileak ez diezaioke Udalari aparteko ordainik eska.

Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.