Berriak
Atzealdea

Zestoako Udalak eta Oinherri elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Zestoa herri hezitzailea izateko bidean jartzeko sinatu da hitzarmena, Udal Gobernuak bat egiten duelako umeentzat egokia den herri bat herritar guztientzat egokia dela dioen filosofiarekin.

2020·12·17


Azaroaren 26ko osoko bilkuran onartu zen aho batez eta aste honetan sinatu dute Zestoako Udalaren eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena.

Herri hezitzaileen filosofiarekin bat egiten du Udalak eta hitzarmen honekin Oinherri elkartetik sustatzen ari diren herri hezitzaileen sarera gehitu da Zestoako Udala.

Udalak 1.500 euroko diru-ekarpena egingo du eta, trukean, herri hezitzaile izatearen ikuspegiarekin lanean diharduten sareko beste herriekin esperientziak partekatu eta Oinherrik eskaintzen duen aholkularitza eta bide-laguntza jasoko ditu.