Berriak
Atzealdea

Zestoako udalak era baikorrean baloratzen du Iraeta eta Arroako tunelak birgaitzeko Eusko Trenbide Sareak lizitaziora atera duen eraikuntza proiektua

Azken hilabeteetan erakunde ezberdinen artean hainbat bilera egin dira eta proiektu orokorra gauzatzeko ezinbestekoak diren urratsak ere poliki bada ere aurrera doazela dirudi.

2022·07·22


Zestoako herritarrek ondo dakiten bezala, Zumarragatik Zumaiara arteko bide berdea osatzeko falta diren 4 kilometroak Zestoako lurretan aurkitzen dira.

Azken hilabeteetan erakunde ezberdinen artean hainbat bilera egin dira eta proiektu orokorra gauzatzeko ezinbestekoak diren urratsak ere poliki bada ere aurrera doazela dirudi.

Zestoako Udalak, mugikortasun sailarekin lortutako akordioari esker, 2020an Arroa Behea eta bide berdearen arteko lotura egin zuen, 2022ko urtarrilean ETS eta Aldundiko mugikortasun sailak hitzarmena sinatu zuten eta hitzarmenaren arabera; Zestoa eta Narrondo auzoak lotzeko ireki eta egokitu beharreko tunelak Eusko Jaurlaritzak finantzatuko ditu eta ondoren bide berdea Foru Aldundiak egingo du.

Arroa Behea eta Narrondo auzoak lotzeko lanak 2023an hastea espero da eta ETSk Iraetako bi tunelak, bata 80 eta bestea 530 metro luze, irekitzeko proiektua esleitu ondoren, tunelak egokitzeko lanak ere urte berean hastea aurreikusten da.