Berriak
Atzealdea

Zestoako Udalak Benito Lertxundiren kontzertua antolatu du

Urriaren 26an izango da kontzertua, Zestoako kiroldegian.

2019·09·24


Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du urriaren 26an Zestoako Udal Kiroldegian. Lertxundi lehen ere izana da herrian kontzertua ematen, Zestoako Eliz-ondo aretoan, Ez Dok Amairu mugimenduaren baitan. Mende erdi beranduago itzuliko da Zestoara, oraingo honetan, kiroldegira.

 

Kontzertua urriaren 26an izango da, gaueko 21:00etan, Zestoako Udal Kiroldegian. Sarrerak salgai daude dagoeneko Zestoako turismo bulegoan (Portale kalea 1), 9:30-13:30 eta 15:00-17:30 ordutegian. Internet bidez ere eskura daitezke; lotura Zestoako Udalaren webgune honetan bertan dago.