Berriak
Atzealdea

Zestoako Udala herriko dendetako langileentzat bisera babesleak banatzen ari da

Zestoako Udala herriko dendetako langileentzat bisera babesleak banatzen ari da

2020·04·11


Zestoako Udalak bisera babesleak eskuratu ditu Tolosako Lanbide Heziketa eskolatik. Boluntario talde bat ari da biserak ekoizten bertan, 3D inprimagailuak erabiliz. Zestoako Udala harremanetan jarri zen hango arduradunekin eta herriko merkatariei banatzea erabaki zuen.

Atzo ekarri ziren biserak udaletxera eta gaur goizean prestatu dituzte udal ordezkari eta herriko boluntario sarearen parte diren hainbat herritarrek. Behin biserak prestatuta, jendaurrean lan egiten duten herriko establezimenduetara eraman dira, langileek babes-neurri bat gehiago izan dezaten.

Bisera hauek egunero desinfektatzea komeni da eta, Zestoako Udalak adierazi duenez, udaletxean geratzen dira oraindik, establezimenduren batek gehiago beharko balitu ere,