Berriak
Atzealdea

Zestoako herriguneko mugikortasun plana aurkeztuko du Udalak

Martxoaren 10ean egingo da aurkezpena eta aurrez eman beharko da izena bertan parte hartzeko.

2021·03·02


Herrigunerako mugikortasun plana aurkeztuko du Zestoako Udalak martxoaren 10ean eta honen baitan GI-631 errepideak gaur egun herrigunera dituen sarrera-irteeren konponketa eta proiektuaren inguruko azalpenak emango ditu.

Zestoako Udalak urtarriletik dauka Endara ingeniaritza taldeak egindako proiektua eskuartean eta asmoa aurkezpena lehenago egitea bazen ere, bizi dugun egoerak baldintzatu egin du egutegia. Egoera luzatzen ari dela ikusita eta proiektua epe-laburrean martxan jartzeko helburuarekin, aurkezpena datorren astean egitea erabaki du Udalak.

Izen-ematea

Bilera martxoaren 10ean egingo da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Hogeita hamar pertsonak hartu ahal izango dute parte gehienez eta, bertaratzeko, ezinbestekoa izango da otsailaren 9a baino lehen izena ematea, 943 147 010 telefonora deituta edo administrazioa@zestoa.eus posta helbidera idatzita.