Berriak
Atzealdea

Zestoako Antzerki Astea abian da

Aurtengo edizioa kalean egingo da, baldintzak COVID-19ak eragindako pandemia egoerara egokituta

2020·06·30


Gaur hasiko da aurtengo Zestoako Antzerki Astea. Ezohiko egoera honetan, pandemiak ezartzen dituen baldintzetara egokitzeko ahalegin berezia egin du Zestoako Antzerki Taldeak eta antzerkiak Zestoako hainbat txokotan egingo dituzte, guztiak kalean.

Gaur hasi eta ostiralera bitartean, Kultur Etxe aurrean lau obra ikusteko aukera izango dute sarrera eskuratu dutenek, gaueko 22:30ean hasita. Antzezlan horiek egin ahal izateko, kaleko argiteriaren zati bat itzaliko da obrek irauten duten bitartean. Hori dela eta, gaurtik hasi eta ostiralera arte, Uztapide plazako, jolas-parkeko eta Gurutzeaga pilotalekuko argiak itzaliko dira 22:30etik 00:00etara.

Zestoako Udalak barkamena eskatu nahi du aurrez itzalketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.