Berriak
Atzealdea

Zestoa Osasuntsurekin irteera

1
Zestoa Osasuntsu egun osoko irteera antolatu dugu ekainaren 16rako, osteguna. Oñatira izango da eta urtean zehar egin den bezala, ibilaldia eta kultur ekimena uztartuko dira.

2022·05·27


COVID19aren epidemiaren egoeraren eraginez, herritarrek mugimendu oso mugatuak izan ditu azken bi urte haCOVID19aren epidemiaren egoeraren eraginez, herritarrek mugimendu oso mugatuak izan ditu azken bi urte hauetan. Beraz, harreman sozialak eta jarduera fisikoa egiteko aukerak oso mugatuak izan dira. Ukaezina da egoera horrek herritarren osasunari eragin diola nabarmen, horien artean, bereziki gogorra izan da etxean bakarrik bizi diren adinduentzat. Kezka horretatik abiatuta, Adinekoen Mahaian Zestoa Osasuntsuren programa landu eta onartu zen eta azaroan ekin genion programari.

Hilabete hauetan zehar, parte-hartzearen balorazioa oso positiboa izan da, batez beste 35 pertsona izan baitira tailerretan eta beste 25 ibilaldietan.

Baina uda atarian, ikasturte honetako egitarauari amaiera ematea tokatzen da. Horretarako, bi jarduera antolatu dira. Alde batetik, hileko lehen ostegunetan ohi bezala, ekainaren 2an, goizeko 10: 30etan kiroldegiko ataritik ibilaldia egingo da eta 12: 00etako bukatu hamaiketakoarekin.

Bestetik, Zestoa Osasuntsu egun osoko irteera antolatu dugu ekainaren 16rako, osteguna. Oñatira izango da eta urtean zehar egin den bezala, ibilaldia eta kultur ekimena uztartuko dira.

Hauxe da programa:

  • 9:15ean Gurutzean irteera.
  • Urkulu urtegiari oinez buelta eman. 8 km dira gutxi gora – behera. Gutxiago egin nahi duenak aukera izango du ere
  • Bukatutakoan, mokadu txiki bat hartuko da
  • 14:30ean bazkaria Oñatiko jatetxe batean
  • 16:15 Oñatiko unibertsitatean bisita gidatua
  • 19:00 Zestoan

Izena emateko: Udal kiroldegian edo telefono honetara deituz: 943 147 942

Noiz: maiatzaren 30etik, astelehena, ekainaren 9 arte, osteguna.

Prezioa: 25 euro.

Hamaiketakoa + bazkaria + bisita gidatua prezioaren barne. Dirua egunean bertan jasoko da autobusean Autobusa udalak jartzen du.

1