Berriak
Atzealdea

Zestoa Osasuntsu programa martxan da

Tailerra eta ibilaldia izan dira lehenengo ekintzak

2021·11·04


Aste honetan Zestoa Osasuntsu programari hasiera eman diogu tailerra eta ibilaldiarekin.

Atzo, azaroak 3, asteazkena, 37 pertsona elkartu ziren, Julian Serranoren eskutik Ertxinako Harriaren historia eta Zestoako uren garrantzia ezagutzeko.

Gaur osteguna, azaroak 4, jarduera fisikoari hasiera eman zaio eta 25 pertsonak parte hartu dute. Eguraldi txarra dela eta, jarduera frontoira pasatu da eta bertan ibiltzeko zirkuitu txiki bat muntatu da. Eta nola ez, goiza ederki bukatzeko jubilatuen tabernan pintxo baten bueltan amaitu da goiza

Gogoratu, hilabeteko lehen astearteetan arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak arte tailerra izango direla gai ezberdinak jorratuz eta lehen ostegunetan goizeko 10:30etatik 12:00ak arte ibilaldiak izango direla pintxoak barne.

Beraz, datorren abenduaren 7an, asteartea, tailerrarekin eta abenduaren 9an, osteguna, ibilaldirako zuen zain izango gara . Animatu guztiok jardueran parte hartzera. Edozein zalantza izanez gero udal kiroldegiko telefonora deitu dezakezu informazio bila 943 147 942 edo

Zestoa Osasuntsu - 2021eko azaroa - 1
Zestoa Osasuntsu - 2021-11 - 2