Berriak
Atzealdea

Urola Erdiko Mankomunitateak kutsatuta eta berrogeialdian daudenentzat oharra argitaratu du

1
Hondakinak nola kudeatu gogorarazie die zestoarrei

2020·09·18


Honela kudeatu behar ditu hondakinak COVID-19 konfirmatutako kasurik bada edo berrogeialdian bada:

  1. Urola Erdiko Mankomunitatera deitu: 943857319, edo ueue@urolaerdia.eus e-posta helbidera idatzi. Telefonoz edo idatziz emandako aholku eta aginduak zorrotz bete.

  2. Isolatutako gelan kubo bat jarriko da hondakinentzat, eta gelan bertan itxiko da kuboko poltsa (1 poltsa).

  3. Gelako irteeran beste poltsa batean sartuko da, eta ondo itxi (2 poltsa).

  4. Hondakinak ez dituzte bereizi behar: ohiko hondakin guztiak poltsa batean sartu, aurreko bi poltsekin batera (3 poltsa).

  5. Mankomunitateak adieraziko dio nola sartu behar dituen hondakinak poltsetan (3 poltsetan, bata bestearen barruan, sartu behar dituzte hondakinak); lan-moldea aldatu egingo da etxebizitzako norbait etxetik atera badaiteke edo laguntzarik badute; etxetik ezin atera badaude eta laguntzarik ez badute hau da egin beharrekoa:

    1. Mankomunitatea harremanetan jarriko da herritarrarekin telefonoz hondakinak prest izateko eta atarian kuboa duela esateko

    2. Mankomunitateko biltzaileak joango dira arratsaldeko 20etan etxera eta kuboa jarriko die etxe atarian tapa irekita, atzeratu eta adieraziko die hondakinak kuboan sartzeko

    3. Herritarrak ezingo du kuboa ukitu eta latexko eskularruak jantzita izango ditu

    4. Atariko atea itxitakoan biltzaileek kuboa erretiratuko dute.

1