Berriak
Atzealdea

Ur-kontagailuen irakurketak egiten hasiko da Udal Brigada aste honetan

Covid-19 pandemia dela eta, ur-kontsumoaren irakurketa egiteko bi bide berri izango dira martxan.

2020·12·15


 

Urte amaierako ur-kontagailuen irakurketa egiteari ekingo dio Zestoako Udal Brigadak aste honetan. Covid-19 pandemia dela eta, ur-kontagailuak etxe barruetan dituzten etxebizitzetako herritarrek bi bide berri izango dituzte eskura irakurketa egin ahal izateko. Helburua kontagailuaren irakurketa bizilagunak berak egitea da, pandemiaren testuinguruan udal langileak etxeetara sartzeko beharrik izan ez dezaten.

Esanda bezala, kanpaina kontagailuak etxebizitza barruan dituzten eraikinetako bizilagunei zuzenduta dago. Orain arte bezala, eraikinetako ataritan paperak jarriko dira, irakurketa eskuz idatzi nahi duenarentzat, baina aurten, berrikuntza moduan, beste bi aukera ere izango ditu herritarrak: ur-kontagailuaren irakurketa bidaltzeko kontagailuari argazkia atera eta Udal Brigadari bidali beharko dio norberak. Argazkia bidali ahal izateko 685 728 169 zenbakian Whatsapp eta Telegram aplikazioak izango ditu Udalak; bertan, argazkiarekin batera, kalea eta zenbakia, solairua eta atea adierazi beharko dira.

Udal Brigadak gogorarazi du komenigarria dela irakurketa eguneratua izatea. Hala izan ezean, epe luzeko kontsumoa dena batera ordaindu behar izaten baita.

Irakurketa nola egin azaltzen duen bideo bat ere egin dugu, lagungarri izan dadin.