Berriak
Atzealdea

Udalekuak bertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak

Udaleku Irekiak, Kirol Udalekuak eta Uda Gazte programa ez dira egingo uztailean, pandemia egoeran beharrezkoak diren osasun eta segurtasun baldintzak ezin baitira bermatu.

2020·06·02


2020ko udako udalekuak bertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak. Erabaki hau medio, uda honetan egitekoak ziren Udaleku Irekiak (3-8 urte), Kirol Udalekuak (9-12 urte) eta Uda Gazte programa (13-16) ez dira egingo.

 

Zestoako Udalak antolatzen dituen udalekuetan 200 haur baino gehiagok hartzen du parte urtero eta, daukan garrantzia medio, udalekuak egin ahal izateko aukerak aztertzen aritu da Udala. Azkenean, osasun agintarien gomendioei jarraituz, eta beste udal askok hartu duten bideari jarraiki, 2020ko udalekuak bertan behera uztea erabaki du Udalak.