Berriak
Atzealdea

Turismo gida berria

Turismoa, merkataritza eta ostalaritza eskaintza ezagutarazteko gidak

2017·03·07


Bi helburu dituzte martxoaren 2an, Zestoako Udalean, aurkeztu ziren gida eta euskarriek: batetik, Zestoak eskaintzen dituen aukera turistikoen berri ematea, Zestoaz kanpoko turismo bulego eta turisten joan-etorri handieneko tokietan. Bestetik berriz, behin Zestoara etorrita, egonaldia luzatu, aisialdiko planak eskaini eta herriko denda eta tabernetara ere bisita bat egiteko gonbitea luzatzea.

Inguruko herri guztiek ipintzen dituzte bisitarien eskura beraien herria promozionatzeko euskarriak, Zestoak ez zeukan halakorik eta behar horri erantzuteko argitaratu ditu orain Zestoako Udalak turismo alorreko lau euskarri:

  • Lehena, bulego eta informazio puntu turistikoetan, Zestoaren promozio turistikoa egiteko gida orokorra.

  • Bigarrena, Zestoko herriaren historia, ondare, kultur agenda, baliabide natural eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzen duen gida.

  • Hirugarrena, Zestoako herriguneko ondare historiko-kulturalaren planoa eta informazio gida.

  • Laugarrena berriz, mendi eta osasun bideen gida.

www.zestoaturismo.net webgunea ere martxan jarri du Zestoako Udalak.

Bestalde, Zestoan Merkatari Elkarteak, “Zestoan uste baino gehiago” merkataritza eta ostalaritza gida ere argitaratuko du, Zestoako turismo puntu nagusienetara etortzen direnei, Zestoako herri gunean badutela zer dastatu eta zer erosi ikusarazteko.

Amaitzeko, beste urrats garrantzitsu bat ere egingo da; Zestoako Turismo Informaziorako Puntua, Itourbask sarearen barruan egongo baita aurrerantzean eta horrekin, Zestoaren promozioa Euskadi osoko gainerako turismo bulego guztietan ere egitea lortuko da.