Berriak
Atzealdea

Taberna, jatetxe eta elkarteek 1:30 baino lehen itxi beharko dute

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 29an argitaratutako dekretuak zehazten duen ordutegira egokituko da Zestoakoa ere.

2020·07·30


Zestoako Udalak herriko jatetxe, elkarte, taberna eta terrazetako ordutegiak egokitu ditu, Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratutako dekretura.

Ondorioz, uztailaren 30etik aurrera, eta agindu berririk ezean, taberna, jatetxe, elkarte eta terrazak goizeko 06:00etatik 01:30era egon ahal izango dute zabalik.

Gauerdiko 00:00etatik aurrera, lokalen kanpoko kontsumoa terrazentzat mugatuko da eta baimendutako espazioan soilik egin ahal izango da, mahaietan eserita eta aurreikusitako edukiera beteaz.

Zerbitzuek goizaldeko 01:30 baino lehen itxi beharko dute eta ordu horretatik aurrera ezin izango da bezerorik sartu, ez eta ezer kontsumitu ere. Lokala uzteko gehienez 30 minutuko epea utziko da eta goizaldeko 02:00etarako lokala guztiz itxita egon beharko da.

Jatetxe eta elkarte gastronomikoek ere tabernen ordutegi bera bete beharko dute.

Neurri hauek, bestelako agindurik ezean, asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne.