Berriak
Atzealdea

Tamaina handiko hondakinak ezin dira kalean utzi

OHARRA

2020·03·24


Gogorarazten dizuegu ezin direla tamaina handiko hondakinak (altzariak, etxetresna elektrikoak eta antzekoak) kalean utzi.

Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, ezin dira mota honetako hondakinak Garbigunera eraman eta ezin da Emausen etxez etxeko bilketa zerbitzua erabili, bertan behera geratu baita krisia igaro arte. Herriko hainbat puntuetan agertu egin dira, ordea, tamaina handiko hondakinak azken egunetan.

Egoera honen aurrean herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen diegu, ahal dela zenbait jarduera sahiestu ditzaten, garbiketa eta txukunketa lanak esaterako, eta egunerokotasunean sortzen diren hondakinak soilik atera ditzaten.

Mila esker