Berriak
Atzealdea

Pilotaleku irekiak erabili ahal izango dira gaurtik aurrera

Federatuek binaka erabiltzeko aukera zeukaten orain arte, aurrerantzean erabilera zabalduko da, betiere distantzia eta osasun-neurriak errespetatuta.

2020·06·09


Herritarrek herriguneko eta auzoetako pilotaleku irekiak erabili ahal izango dituzte gaurtik aurrera, betiere distantzia eta osasun-neurriak beteta. Orain arte federatuek bakarrik izan dute azpiegitura hauek erabiltzeko aukera.

Auzoetako frontoietan bertako bizilagunek izango dute erabiltzeko lehentasuna eta, oro har, Zestoako Pilota Elkarteko kideek ere lehentasuna izango dute.


Jolas-parkeak, oraindik itxita

Eusko Jaurlaritzak argitaraturiko 3.fasean bete beharreko baldintzek frontoiak irekitzea ahalbidetzen badute ere, oraindik haurrentzako aisialdi-gune irekiak zabaltzerik ez du baimentzen. Beraz, herri zein auzoetako jolas-parkeek itxita jarraituko dute irekitzea posible izan arte.