Berriak
Atzealdea

Pilota jaialdia izango da otsailaren 7an Zestoako pilotalekuan

Gaueko 22:00etan hasita, bi partida jokatuko dira, bata txapelketa nagusikoa eta bestea promozio mailakoa. Eskuragarri daude partida ikusteko sarrerak.

2020·01·31


Otsailaren 7an, gaueko 22:00etan, txapelketa nagusiko esku pilota jaialdia egingo da Zestoako pilotalekuan. Bi partida jokatuko dira. Txapelketa nagusiko partidan, Jaka-Zabaleta bikotea Olaizola II eta Urrutikoetxearen aurka lehiatuko da. Promozio mailakoan, berriz, Alberdi-Salaverry bikoteak Salaberria-Garmendia bikotearen aurka jokatuko du.

Sarrerak aurrez erreserba daitezke 634 434 742 telefonora deituta. Sarrera arrunta 30 euroan eskura daiteke, 20 urtetik beherakoena 20 euroan. 15 urtetik azpikoek, berriz, 5 euroan eskuratu ahal izango dute.

Berogailu sistema jarriko da pilotalekuan eta sarrerak geratzen dira oraindik: 20 eta 15 urtetik beherakoentzako 72 eserleku eta 210 sarrera arrunt.