Berriak
Atzealdea

Ontzi arinak edukiontzi bidez bilduko dira bihartik aurrera

Aldaketak Zestoan, Iraetan eta Arroabean izango du eragina. Ekarpen guneak dituzten gainontzeko auzotan orain arte bezala egingo da bilketa

2021·05·31


Ontzi arinak edukiontzi bidez bilduko dira bihartik aurrera Zestoan, Iraetan eta Arroabean. Horretarako, dagoeneko hasi dira hainbat gunetan edukiontzi berriak jartzen. Maiatzaren hasieran Zestoako Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak egin zuten agerraldian azaldu bezala, edukiontzi horiak ekartzearekin batera paper eta kartoiarentzakoak ere berritu dira.

Organikoa eta errefusaren bilketa kubo bidez egingo da aurrerantzean ere, ohiko egun eta ordutegian: organikoa astearte, ostiral eta igandetan, eta errefusa asteazkenetan.

Gaur kuboak egongo dira

Aldaketa bihartik aurrera izango denez, gaur ontzi arinak botatzeko kuboak jarriko dira kaleetan eta orain arte bezala atera beharko dute herritarrek eta bihartik aurrera erabili ahal izango dira edukiontziak. Maiatzaren 6an egin zen prentsaurrekoan, aldaketa iragartzearekin batera informazio-kanpaina abiatu zuten Zestoako Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak, eta bideoa kaleratu zuten: