Berriak
Atzealdea

Maskara berrerabilgarriak eskatzeko epea uztailaren 24an amaituko da

Zestoako Udalak eta herriko 40 jostun boluntariok egindako maskarak etxez etxe banatzen aritu da boluntario taldea orain arte. Derrigortasuna ezarri dela ikusita, oraindik musukoa jaso ez duten herritarrek Udaletxera deituta egin beharko dute eskaera.

2020·07·16


Zestoako Udalak eta herriko berrogei jostun boluntariok egindako maskarak banatzen aritu dira boluntarioak uztailean zehar Ibañarrietan, Arroabean, Narrondon, Zestoan, Iraetan, Arroaerrekan, Arroagoian eta Aizarnan. Arroabeko baserrietan eta Akoan ere egin dute banaketa bertako boluntarioek, baina oraindik hainbat baserri-gunetara iritsi gabe dagoela ikusita, maskara etxera iritsi ez zaien herritarrek Udaletxera (943 147 010) deitu beharko dute eta eskaera egin, gaurtik hasi eta uztailaren 24ra bitartean. Behin eskaera eginda, harrerako langileek esango diete noiz pasa ahal izango diren musuko bila.

Herriguneko eta Arroabeko herritarrek eskaera egiteko epe luzea izan dutela kontuan izanda, oraindik banaketa egin gabe dagoen gunetako herritarrek izango dute maskarak jasotzeko lehentasuna.