Berriak
Atzealdea

Martxan da Arroabea eta bide berdea lotuko dituen obra egiteko lehiaketa publikoa

GI-631 errepidean oinezkoen segurtasun baldintzak hobetzea da helburua, bertan kokaturik dagoen Zestoa-Zumaia geltokiranzko irisgarritasuna eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo duen bide berdearekin lotura segurua bermatuko ditu.

2020·06·17


Zestoako Udalak Arroabean oinezkoen segurtasun baldintzak hobetzeko proiektuaren kontratazio prozesua abiatu du. Proiektuak GI-631 errepidean semaforoa eta zebrabidea jartzea du helburu, P.K. 0+200 puntuan, oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailak Narrondo-Arroabea auzoak lotuko dituen bide berdearen proiektua gauzatuko du eta bide berdea Arroabeko erdigunearekin lotzeko ardura Zestoako Udalari dagokio. Proiektu honek etorkizuneko bide berdearekin lotura egiteko balioko du.

Bestalde, puntu horretan bi autobus geltoki daude, errepidearen alde banatan, Lurraldebus lineari zerbitzua ematen diotenak. Zumaia-Zestoa norantza duen autobus geltokiak egoki betetzen ditu oinezkoentzat segurtasun baldintzak, baina Arroabetik Zestoa-Zumaia norantzan dagoen geltokira iristeko errepidea gurutzatu behar da, inolako pasabiderik gabe, seinaleztapenik ez dago eta ibilgailuak abiadura handian igarotzen dira.

Lehiaketa publikoa

Kontratazio prozesua martxan dago dagoeneko eta lizitazioaren baldintzak udaleko webgunean daude argitaratuta, lotura honetan. Obrek 163.609,79 euroko hasierako aurrekontua dute proiektuak eta ekainaren 26an amaitzen da lehiaketara aurkezteko epea.