Berriak
Atzealdea

Lizarraitz eta Arteaga 3zkaren ondoko urbanizazioaren berritze lanak

1
Lizarraitz bizitegi eremuaren aurrean dagoen urbanizazioa berritzen ari da Zestoako Udala pasa den astetik. Arteaga 3 zk.aren ondoan dagoen plazatxoa ere berritu nahi du Udalak.

2022·06·17


Lizarraitz bizitegi eremuaren aurreko urbanizazioa:

Lizarraitz bizitegi eremuaren aurrean dagoen urbanizazioa berritzen ari da Zestoako Udala pasa den astetik. Udal brigadak lorategiko zuhaixkak kendu zituen eta orain enpresa eraikitzailea urbanizazio lanekin hasi da:  euri urak jasotzeko sareta berriak jarri, argiteri publikoa zabaldu eta 420 m2-tako azalera duen hormigoi inprimatuzko zolata egingo da. Aurrekontua 39.383,09 €-takoa da.  Obrak 3 asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Arteaga 3zk.aren ondoko plazatxoaren berrikuntza lanak:

Arteaga 3 zk.aren ondoan dagoen plazatxoa ere berritu nahi du Udalak. Bertan, zintarri berria jarri, euri urak jasotzeko sareta berria egin, zuhaitz berria landatu eta 245 m2-tako azalera duen hormigoi inprimatuzko zolata egingo da. Gune hau oinezkoak egoteko egokituko da eta autoek ezingo dute bertara sartu. Lizarraitz eremuko obrak amaitzen direnean, Arteagako lanekin hasiko dira. Aurrekontua 29.146,08 €-takoa da. Obrak 2 asteko iraupena izango dutela aurreikusten da. 

1