Berriak
Atzealdea

Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da bihartik aurrera

Goizeko 8:30etik gaueko 21:00etara egongo da zabalik eta aurrez hartu beharko da hitzordua.

2020·08·31


Zestoako Udal Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da irailaren 1etik aurrera. Abuztuko ordutegi aldaketaren ondoren, bihartik aurrera, goizeko 8:30etik gaueko 21:00etara izango da zabalik astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, berriz, goizeko 9:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte zabalduko dira ateak.

Desinfekzio lanak egin ahal izateko 15 minutuko itxialdiak egiten jarraituko da eta lehengo arauak bete beharko dira zerbitzuak erabili ahal izateko: aurrez hitzordua hartzea, musukoarekin sartzea, bi toaila eramatea eta erabilitako materiala norberak desinfektatzea.