Berriak
Atzealdea

Kirol Mahaia osatuko da irailaren 19an

Kirol Mahaiaren helburua sail desberdinen arteko komunikazioa hobetu eta elkarren arteko koordinazioa hobetzea izango da.

2019·09·10


Lehen bilera irailaren 19an izango da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

 

Zestoako kirol sail desberdinen arteko komunikazioa hobetu eta herrian egiten diren jarduera desberdinak eragileen artean ondo koordinatzeko helburuarekin abiatuko da Kirol Mahaia. Kirol sailez gain, Ekain Guraso Elkarteak eta Gurutze Jubilatuen Elkarteak ere izango dute ordezkaritza.

 

Udalaren ekimenez osatuko da Kirol Mahaia eta lehen bilera horrek hainbat helburu izango ditu. Zestoako Kirol mahaia bera osatzea, batetik, eta kirol azpiegituren egungo egoera aztertzea eta eskaini beharreko kirol zerbitzuak adostea, bestetik. Izan ere, azpiegitura berriaren kudeaketarako kirol eragileen iritziak jaso eta kontuan hartu nahi ditu udalak.