Berriak
Atzealdea

Kirol eraikin berria azaroaren 4an irekiko da

Nahiz eta azaroaren 4an irekiko den, urriaren 28tik aurrera herritarrek bazkide egiteko aukera izango dute kiroldegiko harrera bulegoan.

2019·10·25


2017ko azaroan obrak hasi zirenetik bi urtera zabalduko dira berriz kiroldegiko ateak. Bazkide egiteko epea datorren astelehenean hasiko da, hilaren 28an, eta horretarako kiroldegiko harrera zabalik egongo da lehen aste horretan zehar, 9:00etatik 17:00etara.

 

Bazkidetza

2019an kiroldegia erabili ahal izateko bazkide izan beharko da. Tarifak 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, baina urtea bukatu aurretik bazkide egiten direnek 2019ko hilabeteotan ere erabili ahal izango dituzte instalakuntza berriak, bazkide egiten direnetik hasita.