Berriak
Atzealdea

Hondakin isurketak izan dira herriko hainbat puntutan

Zestoako Udalak bere kezka adierazi nahi du azken aldian Errota industriagunean eta Martinenea (Lorentxa) etxe inguruan egin izan diren hondakin isuriak direla eta.

2020·01·17


Hilabete honetako Ingurumena eta Landa Garapena Batzordea atzo bildu zen eta bertan landu zen gaia. Udalak gogorarazi nahi du hondakinak ibaira botatzea edota bide bazterretan uztea ingurumenaren aurkako delitua dela. Hori dela eta, udalak ohartarazi du egoera zuzentzeko neurri zigortzaileak hartuko dituela.