Berriak
Atzealdea

Herriko jolas-parkeak zabalik daude gaurtik aurrera

Eusko Jaurlaritzak alarma-egoera indargabetzearekin batera baimendu du herrietako jolas-parke irekiak zabaltzea eta herriguneko zein auzoetako jolas-parke publiko guztiak zabaldu ditu gaur Zestoako Udalak

2020·06·19


Zestoako Udalak herriguneko eta auzoetako jolas-parke publiko guztiak zabaldu ditu gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak alarma indargabetzearekin batera baimendu baitu jolas-parkeak zabaltzea. Baimentzearekin batera, erabilera baldintzak ezarri ditu: lau metroko distantzia mantendu beharko da erabiltzaileen artean.

Ostalaritzako ordutegia

Bestalde, alarma-egoerak iraun duen bitartean, mugatuta egon dira tabernetako ohiko ordutegiak. Zestoako Udalak kaleratu zuen alkate-dekretuaren indarraldia alarma-egoerak iraun bitartekoa zenez, gaurtik aurrera ohiko ordutegian funtzionatu ahal izango dute taberna, elkarte eta jatetxeek: astegunetan 6:00etatik 1:30era eta asteburu eta jaiegunetan 6:00etatik 3:00etara.