Berriak
Atzealdea

Herriguneko ekipamendu publikoak eta tabernak itxita

Egoera kontrolpean eduki arteko neurriak

2020·09·21



Astelehena, irailak 21etik hasita, bestelakorik adierazi arte, Zestoako herrigune nagusiko ekipamendu publikoak itxi egingo dira.

Erabakiak ondorengo azpiegiturei eragingo die:

  • Kiroldegia
  • Iraetako futbol zelaia
  • Zestoako Kultur Etxea (gaztetxea barne)
  • Liburutegia eta beheko aretoa
  • Gaztelekua eta osasun etxe zaharra
  • Zentro txikia

Udaletxea irekita egongo da baina herritarrei udalarekin egin beharreko gestio guztiak ahal bada telefono edo internet bidez egitea eskatzen zaie. Eta, horrela ezin bada, egin beharrekoak apur bat atzeratzea.