Berriak
Atzealdea

Gurutzeaga kalean obrak egiten hasiko da Udala datorren astelehenean

Obrek Gurutzeaga kaleko trafikoa baldintzatuko dute: Zumaia aldera bertatik atera ahal izango da baina Zumaia aldetik datozenek Enekosauztegi sartu beharko dute herrigunera.

2020·11·04


Zestoako Udala Gurutzeaga kalean obrak egiten hasiko da azaroaren 9an. Zestoan Merkatari Elkartea eta Zestoako Udalaren arteko harremanen ondoriozko proiektua da eta Gurutzeaga pilotalekuaren aurreko errepidea eta espaloiak berdinduko dira. Helburua oinezkoei lehentasuna eman eta gune hori biziberritzea da.

 

Trafikoan aldaketak

Datorren astelehenetik hasi eta obrak iraungo duen asteetan trafikoan aldaketa batzuk izango dira. Gurutzeaga kalearen amaieran dagoen sarrera-irteera herritik ateratzeko bakarrik erabili ahal izango da. Zumaia aldetik datozenek Enekosauztegi kaleko (Txanpinoia eta Mediku Etxearen ondoan dagoena) sarrera erabili beharko dute.